URTE AUNITZEZ, BIZIRIK IRAUN DUEN OHITURA ZAHARRA DA BERAKO AURRESKUA
Dantzak, irriak, musika alaiak... biltzen ditu Berako aurreskua edo Sokadantza izenburu bezala duen abuztuaren 3an ospatzen den ohitura zaharrak.
Ohitura hau, abuztuaren 3an egiten da, zehazki, Berako bestetako San Esteban egunean. Goizean du hasiera, eta egun guztia dantzan, ostatuz ostatu parrandan, eta hainbat otordu egin eta gero, arratseko hamabietan du amaiera.
Jantzi dotoreak janzten dituzte: Alde batetik, neskek pololo zuriak zinta gorriarekin ipintzen dituzte. Berako bolondres batzuk eskuz egindako gona zuri luzeak, harizko ator zuriak, eta korpino zuriekin batera. Osagarri bezala, painulu gorri bat eskuinaldean edo eskuan zintzilik eramaten dute, eta larrosa gorri bat ezkerraldean. Ilea moño batean bildua, eta perlazko belarritakoak apaingarri bezala. Beste aldetik berriz, mutilek, eskuz egindako harizko galtza zuriak, harizko atorrak, eta faja gorria eramaten dute. Osagarri bezala, painulu portugesa, eta boneta gorria janzten dute. Kapitainak aldiz, boneta xuria ipintzen du. Bai mutilek, baita neskek ere, Berako bestetako espartzin zuriak eramaten dituzte, zinta gorriarekin.
Goizean ematen zaio tradizioari hasiera. Hamarretan, San Esteban eguneko meza egiten da, eta bertan, dantzari heldu guztiak elkartzen dira, udal korporazioari arkua egiteko. Ondoren, bi kapitainak eguneko lehen agurra dantzatzen dute, elizan bertan. Meza bukatzen denean, herriko plazan biltzen dira Gure Txokoa elkarteko dantzari guztiak. Bertan, bandera-dantza dantzatzen dute, eta jarraian, Gure Txokoako dantzari txiki nahiz handiek, Berako hamar makil-dantzak eskaintzen dizkigute. Lehengo urtean lehenengo aldiz, neskei dantzatzeko aukera eman zitzaien. Goiz “mugitu” hau eta gero, bakoitza bere familiarekin bazkaltzera joaten da.
Gauean bukatzen da dantzaz, irriz, eta ohitura zaharrez betetako egun hau. Gaueko bederatziak aldera, Altzate kalera hurbiltzen dira dantzari guztiak, eta ohitura zaharrarekin jarraituz, larrain-dantza dantza herrikoia dantzatzen dute hainbat herritarrekin batera, gaiteroen musika laguntza bezala dutela. Ondotik, neska dantzariak, etxera joaten dira dutxatzera. Bitartean, dantzari mutilak, tarta bat erosten dute, baina tartak bi baldintza nagusi bete behar ditu: Arrai formakoa izan behar da, eta tartan bertan, neskaren izena azaldu behar da. Hau erosi ondoren, mutilak dutxatzera joaten dira. Gaueko hamarrak hurbiltzen diren bitartean, mutilak nesken etxera joateko prestatzen dira, bertan neskekin eta beraien familiekin, afaltzeko ohitura dago eta. Mutila neskaren etxean sartu aurretik, oinarrizkoa den arau bat dago: Neskak, ezin dio mutilari atea ireki, beste norbaitek ireki behar du atea. Mutila neskaren etxean sartu bezain laster, tarta, etxeko lekuren batean ezkutatu behar baitu. Afaltzeko prest daudenean, lasai ederrean esertzen dira mahaian, eta giro alaienean afaltzen dute. Afaltzez bukatu bezain laster, neskak tarta bilatzeari ekiten dio. Aurkitzen duenean, famili guztiaren artean jaten dute. Afari luzearen ondotik, dantzari guztiak herrian elkartzen dira, ostatuz-ostatu zerbait hartzeko asmoz. Tradizioari bukaera emateko, azkeneko baldintza bat dago: Neskak bere bikotearekin bukatu beharko luke eguna.
EGILEAK; EKHIÑE, IRATO L ETA MAIANA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina