2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

GAUEKO ITZALAK

GAUEKO ITZALAK
Bidasoa aldean kontrabandoa hil ala biziko gauza izan zen, baserritar gehienen eguneroko ogia izan zen garai haietan.


BERA. 2015. Kontrabandoa baserritarren eguneroko ogia izan zen, batez ere mugak zeuden zonaldetan, Bidasoako bailara, lan honetan jarduteko eremu ezin hobea dela erraz ulertuko da. Mugak “naturaren” kontra ezarri ziren. Baina nola bizi zuten kontrabandoa?

Kontrabandista ezagun batekin egon ginen, Bidasoa aldeko ohitura honi buruz gehiago jakiteko.
K.M. Olakok kontatu bezala, lehenengo kontrabandista batek zeharkatzen zuen muga pakete faltsu batekin, honek muga zeharkatzean, bertzeak gurutzatzen zuten pakete errealarekin, horrela “eltzetzuak” hutsa zegoen paketea bakarrik aurkitzen zuten. 

“Eltzetzuak” deituriko guardiak kontrabandistak nondik nora zebiltzan ez jakiteko manduaren ferra alderantziz jartzen zituzten, okerreko bidetik joateko, azkenink “eltzetzuak” nongoak ziren jakiteko bertze pertsona batek joare batekin zeharkatzen zuen muga, “eltzetzuak” deritzon guardiarik ez bazegoen 3 aldiz jotzen zuen, “eltzetzua” Frantsesa bazen behin jotzen zuten, eta “eltzetzua” Espainiarra bazen, 2 aldiz jotzen zuten joarea.

Gure zonaldeko ohituraz gogoratzeko hainbat ekintza antolatzen dira, adibidez; Kontrabandoari buruz Bortzirietan egiten den antzerki moduko  bat, Saran egiten den lasterketa… eta beste hainbat ekintza.

Nahiz eta orain ohitura bat izan, lehenago bete beharra zen, hil ala biziko lana zen. Orain dela urte askoko ekintza dirudien arren, gure guraso naiz atatxi eta amatxik bizi dute kontrabandoa. Hainbat estrategia erabiliz lortzen zuten haien helburua.


Egileak: Irati, Josetxo eta Ainhoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina