2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

EUSKARA

BERPIZTEN ARI DEN HIZKUNTZA
                Ia galdutako hizkuntza berpizten ari gara, euskaltegiei esker eta gure laguntzari esker , euskara aurrera eramaten ari gara.

BERA.2015.

Ba al dakizu zein den euskararen jatorria? Euskara galtzeko zorian al dago? Euskara aztertu egin dugu eta testu honekin galdera horiei eta bertze askori erantzuten saiatuko gara.

Euskararen jatorria ezezaguna da. Euskararen sustrairik zaharrenak Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko Ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gaur egun, euskararen hizkuntzalaritza historikoan aditu direnen artean, hipotesi onartuena da euskara milaka urtez hitz egin dela Pirinioen inguruan.

Europan sustrai luzeena duen hizkuntza delakoan daude euskalariak. Erromatarrak iritsi zirenean, euskarak gaurkoa baino askoz ere hedapen zabalagoa zeukan. Euskarazko hilarriak aurkitu dira Garona eta Ebro ibaien arteko eskualdean; euskararen erabilera erdialdeko Pirinioetaraino ere heltzen zen.

Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. Garai hartan euskaraz honako tribu hauek mintzo ziren: akitaniarrak, baskoiak, barduliarrak, karistiarrak eta, agian, autrigoiak. Euskal dantzariak

Gutxitze prozesu latza jasan du, eta etenik gabe lurraldeak galdu. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. Gaur egun, Euskara  Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa herrialdeetan hitz egiten da. Euskal Herritik kanpo, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten herrietan entzun dezakegu. Hurbileko zonaldeaz gain ordea, ameriketara ere zabaldu zen euskara eta bertan ere gaur egun entzun dezakugu hizkuntza hau.

Erran dugun bezala, euskara galtzeko zorian dago eta hagitz egoera larrian dago. Guk, ez dugu euskara galtzea nahi , eta horregatik gehiago hitz egin behar dugu eta jendea euskara ezagutu eta hitz egitera bultzatu . Ia galdutako hizkuntza, guri esker berpizten ari da, eta horrela segitu behar dugu

Ane Matxikote, Uxue Urroz eta Itsaso Bermeo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina