BETITIK ETA BETIRAKO GUREKIN EGON DEN OSPAKIZUNA.
“Santa Ageda guztion bihotzean dagoen ohitura zahar eta garrantzitsua da. Betirako Euskal Herrian egonen zara.”
BERA. 2015. Santa Ageda betitik bizirik egon den ohitura da, zaindu beharrekoa. Arbasoen bidez gaur eguneraino ailegatu den ohitura da Santa Agedako besta, k.o.230. urtean sortu omen zen. Besta hau Gipuzkoan ospatzen da gehien bat, Errenterian, Donostia, Oiartzunen... baina hainbat lekuetan ere desagertu egin da. Santa Agedak garai batzuetako ohiturak ditu adibidez: garai artan gizonak bakarrik abestu zitzaketen dena den baserritarrez janzten ziren gainera musika tresnak erabili beharrean makilak lurrean kolpatuz abesten zuten eta bukatzeko etxez-etxe abestu dirua lortzeko.
Abesteko ospakizun bat da hau eta bi bertso ditu ezin politagoak, alaitasun izugarria sortzen dutenak. Uste dugu besta hau Euskal Herri osoan ospatu behar dela, eta kantak desberdin kantatu arren euskalkiaren arabera, denak politak izanen zirela. Musika-tresnak bakarrik girotzeko erabiltzen direla badaki jende osoak baina, berdin-berdin euskalkiaren arabera doinu desberdinak izanen ziren.
Laburbilduz, Santa Ageda Euskal Herriko ospakizun edo ohitura zahar bat da eta bizirik jarraitzeko denak gure aldetik jarri behar dugu, ahalik eta gehiena zaintzeko eta berdin jarraitzeko, errespetatzeko, beste ohiturekin egiten dugun bezala.
Aloña Etxarte, Maiane Sanchez eta Iñaki Ruiz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina