2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

LESAKAKO OHITURAK

LESAKAKO OHITURAK


BERA. 2015. Zaku-zaharrak, fraindarrak, txakaingo jeitsiera… milaka ohitura ditugu gure inguruan, baina, nola sortu dira? Zergatik iraun dute hainbertze?


Zaku-zaharrek 2 zaku hanketan eta 1 gorputzerako erabiltzen dute. Betetzeko belar lehorra eta aurpegia zapi zuri batez estalia daramate sudurrerako eta begietarako zuloak eginez. Azpitik laukidun alkandora bat eramaten da, eta zakuen azpitik hanketan galtzak eta gustuko oinetakoak.

Txerrien pixontzia eskuetan dutelarik makil bati lotuta soka batez ibiltzen dira kalejiran. Pixontziarekin, jendea kolpatzen dute, baina puxika bat balitz bezala denez ez du batere minik ematen.

Badugu ezagun bat, Joxe Mari Erkizia Otxoteko, hainbat urtez tradizio hauek mantentzen ibili dena.

Joxe Mari Erkizia Otxoteko, 1987-an hasi zen zaku zaharrekin ateratzen, berak 17 urte zituela. Kontatu digutenez, zaku zaharrak jostera joan zirenean jenderik ez zegoela eta, horren harira beraiek animatu zituzten ekintza egiten hastera ,eta horrela hasi ziren. Esperientzia hagitz hagitz ona omen dela diote denek , gaztetako edo oraingo esperientzien artean, desberdinak direla erranez eta bakoitza bere garaian egiten dela erantzunez. Gogoa eta ilusioa daukaten bitartean jarraituko dutela erran digute, gainera herriko ohitura onen artekoa da eta ez galtzea nahi dugulako. Horretaz gain, hagitz gustuko omen du jende guztiak herriko ekintza guztietan parte hartzea. Lagun batekin batera hasirik , bertze guztiak beraiek baino askoz zaharragoak zirenean, baina denen artean ezagunak ziren bitartean beraien harremana sakondu egin zelarik. Zaku-zaharrak gerra garaia iritsi baino lehen hasi ziren gerra garai hau iritsi arte, ohitura hau galarazi egin zutelako. Orain dela 43 urte gutxi gora behera, “egurra” peñari esker inorrek ez zekien momentu batean sorpresa handi batez berriz ere herriko tradizio handi hau berreskuratu zuten, geroztik urteroko ihauterietan egiten da. Ezpata dantzarien moduan herriarekin zer ikusia dutela, zaku-zaharrek ez dute esanahi edo zer ikusirik. Jendeari hau eginez, hainbat sentimendu sorrarazten zaizkio, hala nola , ongi pasatzeko gogoa, disfrutatzea, parte hartzeko gogoa… eta honi lotuta triste daudenean herriko tradizio handi hau eginez, alaituko zeirela aipatzen dute. Nahiz eta ohitura hau egitea aunitz gustatu, ez lukeetela beste momentu edo egun batean egingo ere erraten dute hori delako bere egun handia, ihauterietako igandea.

Fraindarrak galtza zuriekin, “blusa” deitzen diotena-rekin janzten dira. Boneta berdea daramate eta horrekin batera, koloredun zapia lepotik zintzilik. Oinetakoei dagokionez bakoitzak bere gustukoak eramaten ditu.

Garai haietan auzo guztietako jendeak egiten zuen ekintzaren bat, beraz horrela sortu ziren fraindarrak ere, frain auzoko jendeak egin nahian.
Hagitz ongi pasatutako egunak direla aipatzen du jendeak, baserritarrekin harreman handia sortuz…ibiltzen dira. Jantziari dagokionez bakarrak omen dira baina baserriz baserri eskean joaten direnez, ez dira bakarrak beste herri gehiagotan tradizio hori ere egiten delako. Egun guztia ez dira kalejira eginez eskean ibiltzen, baina, ongi pasatzen bai. Joxe Marik, bi postuak erabili ditu: erratzarekin eta kalejiran joaten, baina erran duenez ezin du bat bestearen aurretik jarri biak dituelako gustuko. Gehienak klaejiran hasi ziren arren, honek gero erratza hartu zuen. Joxe Mari fraindarrekin 4-15 urtez atera zen.

Txakaingo jeitsiera Lesakako SAN FERMINETAN egiten den ohitura handi bat da.
Kapitaina Joxe Mari Erkizia da, eta kontatu duenez 5-6 mutil hasi ziren baina denbora joan ahala bera mutil bakarra geratu zen. Horren harira, jende aunitzek bera kapitain jartzera animatu zuen eta nahiz eta lotsa aunitz pasa, ez zaionez lehenengoa joaten gustatzen, hor segitzen du inork ez duelako nahi postu hori hartu. Ohitura hau egiten 16-17 urte daramazki Joxe Marik. Joxe Mari lehendabizi zaku-zaharretan hasi zen eta hurrengo urtean fraindarrekin.

Zaku-zaharrek 43 urte daramazkite sortu zirela eta fraindarrek berriz, 45 beraz, fraindarrak zaharragoak direlaren ondorioak ateratzen dira.

EGILEAK: Izaro Torres, Xabi Igarzabal eta Zuriñe Erkizia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina