2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

LAPATX

LAPATX

copos de niebe cristalizados bilaketarekin bat datozen irudiak
Euskara hizkuntza zaharra da eta hitz berriak sortzen joan direnez hainbat hitz zahar galtzen joan dira denboraren poderioz. Gu Bortziri aldeko hitz galdu bat aurkitzen saiatu gara, eta horrela “LAPATX” hitzarekin egin dugu topo.


Lapatx Bortzirietako euskalkiaren zati bat zen, orain dela urte ugari, baina zorte txarrez galdu egin zen. 

Lapatx hitzak elur maluta txikia esan nahi du, nahiz eta hitz zahar galdu bat izan, zabortegi baten izena ere badela ziurtatu dugu. Lapatx hitza, ez da orain dela aunitz galdu gure aitatxi eta amatxiri galdetu diegu eta hitza ezagutzen dutela erran digute.

Gure ustez lapatx hitza hagitz polita da eta horregatik ez zen galdu beharko. Gure esku dago lapatx zein beste hitz galduak berreskuratzea eta euskara zaharra, berrikuntzekin, noski, berriro martxan jartzea.


IRATI I. , AINHOA ETA JOSETXO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina