2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

GIRGILO

GIRGILO



  Girgiloaren inguruan hainbat gauza interesgarriei buruz solastuko gara, galtzen  ari den hitz bat da, horregatik hitz hau hautatu dugu, hitz honen informazioa hemen duzu. Espero dugu gustatzea.


2015/04/29 Labiaga ikastola.Bera






Girgilo, aurpegiko zati bat da, zehazki, kokots azpiko gizentasun toles-formakoa.

Sinonimoak: lepapea, aloz, kolats, lepape,kokospe…dira. Lepo-toles guztiak batu egiten dira eta girgilo bakar bat osatuz.



Hainbat faktore daude girgiloa ateratzeko. Gehien ikusten direnak hauek dira:
1- Genetika edo herentzia.
2- Azalean malgutasuna galtzea; Urteen poderioz azalak malgutasuna galtzen du. Horrek azala kokots azpian pilatzea eragiten du.
3- Pisu gehiegi. Gantza gorputzeko bazter guztietan pilatzen da, kokots azpian baita ere.
4- Eguzki izpiek eragiten dituzten arazoak; Eguzki izpiek azalean arazoak eragiten dituzte, azalaren kolagenoa eta malgutasuna ondatzen dituztelarik.

                                                                 
JAIONE, GARAZI, GAIZKA ETA URKO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina