2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

ILUPA

ILUPA

sssssssssssssssssssssssssssssss.jpeg
 Hitzak hil egiten al dira? Agian guk hiltzen ditugu? Zergatik desagertzen dira ILUPA bezalako hitzak? Noizbait aditu al duzu halakorik? Badakizu zer esan nahi duen? Hitz hau  jadanik, gure arteko Euskaratik desagertu egin da eta berreskuratzeko asmoz, artikulu hau idatzi dugu.

Ilupa, haserreak menperatzen zaituen momentuetan, nahiz eta, txantxetan edo lagunen artean zaudenean erabili ohi den hitza da. Inozo, tontolapiko, lelo, mozolo,”xinxangre”... eta beste hainbat hitzen sinonimoa da. Irain suabe bat dela esan daiteke, baina gehienetan txantxa moduan erabiltzen da, zure laguna zirikatzeko edo.

 Gure iritziz, hitz hau galtzea ez da egokia. Euskarak, puzzle baten antza du, eta piezaz pieza (hitzez hitz) osatzen doa. Zer gertatuko litzateke pieza horietako bat galduko bagenu?

IZARO L ,MAIANA ETA EKHIÑE


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina