2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

KIZKIA

KIZKIA


2015/05/07 Labiaga Ikastola. Bera


Sagardoa egiteko sagarrak erabili behar direnez lehendabizi sagarrak bildu behar dira eta horretarako kizkia erabili daiteke.  Kizkia egurrezko makil bat da, muturrean hiltze moduko bat du, sagarrak hartzerakoan ez makurtzeko erabiltzen dena. Kizkiak zulo bat eginten du sagarrean eta horrek sagarra usteltzeko prozeduran laguntzen du ondorioz sagardoa gozoagoa ateratzen da.
Gaur egun, sagar biltzea izeneko jokoa egiten da hainbat lekutan, jokoaren eredua sagardoa egiteko sagarrak biltzea da. Belar azpian sagarrak gordetzen dira eta jokalariek sagarrak kizkiarekin bildu behar dituzte. Sagar gehien lortzen duenak irabazi egiten du.

Nahiz eta gaur egun Kizkia hitza ez den gehiegi erabiltzen, sagardoa egiten dutenak, edota sagardoaren inguruan dabiltzanak hagitz ezaguna duten hitza dugu.


IRATXE , ODEI ETA IRATI L

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina